argia.eus
INPRIMATU
Kirol instalazioen langileek greba eguna egin dute soldaten igoera aldarrikatzeko
  • Nafarroako kirol instalazioen langileek lan baldintzak hobetzeko helburuarekin egin dute ostiralean greba.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2022ko abuztuaren 29a

2.000 lagun inguru daude sektore honetan, eta lan hitzarmen duin bat aldarrikatzen dute. Bereziki, soldaten igoera eskatzen dute. Iruñeko Udal Plazan egindako elkarretaratze batekin eman diote amaiera greba egunari.