argia.eus
INPRIMATU
Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’-k irabazi du 111 Akademiaren saria
  • Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobela saritu dute 111 Akademiako kideek. Ostiral honetan jakinarazi dutenez, maiatzaren 11n jasoko du saria Ondarroako idazleak.

ARGIA @argia 2017ko apirilaren 21
Kirmen Uribe artxiboko argazki batean (argazkia: Dani Blanco).

111 Akademiak azaldu duenez, hiru txandatan egin da aurtengo saria aukeratzeko bozketa. “Lehenengo txandan, 2016an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 197 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eta Pello Lizarralderen Elur bustia izan ziren bi finalistak, eta Uriberen lana suertatu da garaile”.

Andoaingo Bastero kulturgunean jasoko du saria idazleak maiatzaren 11n, 19:30ean hasiko den ekitaldian.