argia.eus
INPRIMATU
‘Kimuak’ nazioartean zabaldu nahi dute Filmategiarekin eta Etxeparerekin egindako hitzarmenarekin

2011ko maiatzaren 02a
Kimuak 2010 katalogoko 'Ondar Ahoak' filmeko irudia.

Kimuak programako film laburrak munduan barna hedatzeko hitzarmena sinatu dute Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak. Akordio horrekin euskal film laburrek nazioartean oihartzun handiagoa izatea dute xede, Aizpea Goenaga Institutuko zuzendariak eta Joxean Fernandez Filmategikoak azaldu dutenez. Hemendik aurrera katalogoa osatzeko zein merkatu nahiz jaialdietara joateko diru-laguntza ere Etxepare Institututik jasoko du Filmategiak, eta ez Kultura Sailetik orain arte bezala. 127.281 euro jasoko ditu aurten. Kimuak 2011 katalogoa osatzeko deialdia zabalik dagoela ere gogorarazi dute eta maiatzaren 8ra arteko epea dago lanak aurkezteko.