“Aprender euskera misión posible” saioa egingo du Kike Amonarrizek erdal katean. Euskararen inguruko mitoak eta datuak landuko dituzte, baita euskararen irakaskuntzaz testigantzak jaso ere.
“Tribuaren berbak” saioa modu dibulgatibo, interesgarri eta erakargarrian euskararen inguruan aritu zen, soziolinguistika telebistara eraman zuen. Arrakasta ederra lortu zuen. Euskaraz zen, euskaldunentzat, baina Kike Amonarrizek berak orduan zioen erdaldunentzako saioa egin beharko litzatekeela. “Tribuaren berbak” saioren bikoizketak edo azpititulatuak ez lukeela balioko zioen aurkezleak. Hala, helburuak saio berezitua egitea izan beharko zukeen.
Hari horri tiraka dator Aprender euskera, misión posible saioa. Besteak beste, ondoko galderei erantzuten saiatuko dira telebista saioan: Zenbat jendek ikasi du euskara? Zaila al da euskara ikastea? Jendeak zergatik ikasi du euskara? Soziolinguistak, poliglotak, euskaltegietako ikasleak eta kaleko jendea elkarrizketatuko dute.
Kike Amonarriz da zuzendari eta aurkezle eta Orio Ekoiztetxeak egin du saioa. Irailaren 21ean, 23:30ean emitituko dute ETB2n. Litekeena da gai berari lotutako saio gehiago eskaintzea aurrerantzean.