argia.eus
INPRIMATU
Kezka zaitezte pentsioengatik
  • Hego Euskal Herriko biztanleek pentsioetan murrizketa handiak jasateko arriskua dute Espainiako Estatuko ekonomiaren kolokak eraginda. Ignacio Escolar kazetariak bere blogean dioenez, laster iragar dezake Rajoyren gobernuak neurri garrantzitsuren bat. Bere analisia euskaratu dugu.

2012ko irailaren 05a
Hego Euskal Herrian, pentsioen alorrean murrizketa garrantzitsuren bat etor liteke aurki.

1-Krisia hasi zenetik lehenengo aldiz –eta bost urte joan dira jada– Gobernuak pentsioen erreserba funtsa erabili beharko du.

2-Langabezia hainbeste hazi da, pentsiodun bakoitzeko 2,05 langile baino ez daudela dagoeneko, eusteko oso proportzio zaila.

3-Gobernuak Bruselan aurkeztu duen bi urteko planean, datorren urterako kotizazio sozialen puntu bateko jaitsiera jarri dute aurrekontuetan eta beste puntu bat jaitsiko da hurrengo urtean: guztira, beherapen horien ondorioz, 3.521 milioi euro gutxiago egongo dira pentsioak ordaintzeko erabiltzen dugun funtsean.

4-Gainera, inflazioaren igoerak gasolina garestitu du eta botiken berrordainketa bezalako neurriek, aurten bakarrik, 4.000 milioi euro gehiagoko gastu gehigarria ekarriko dute, Gobernuak bere eros-ahalmena mantentzea erabakitzen badu.

5-Argi dago kontuak ez direla aterako. Kotizazioen beherakada orekatu ahalko litzateke bestelako zergekin, baina hori ez da gertatuko. Gobernuak ez du hori egiteko borondaterik eta Espainiaren berehalako erreskatearen baldintzek ez dute horrelakorik egiten utziko.

6-Aste gutxiren buruan, Gobernuak murrizketak iragarri beharko ditu pentsioetan eta hiru formula daude: erretiro adina 67 urtera atzeratzeko neurria indarrean azkarrago jartzea, pentsioak murriztea edo izoztea, KPIrekin hazi ez daitezen. Seguruenik, murrizketa horietakoren bat ikusiko dugu, edo agian hiruren konbinazioa.

7-Honezkero, zalantza bakarra da ea noiz kontatuko diguten. Aste honetan bertan, gerta baitaiteke Angela Merkelek eta EBZk Espainia erreskatatzearen truke eskatzea? Edo Galiziako hauteskundeen ondoren, PPk nahiko lukeen moduan?

Iturria: Escolar.net