argia.eus
INPRIMATU
Kezka Tasubinsako langileen artean, enpresa saldu dezaketelako
  • Enpresako garbitegia beste enpresa bati saltzeko intentzioa dauka Tasubinsak. Gaitasun urriko langileei enplegua emateagatik laguntza bereziak jasotzen ditu urtero Nafarroako Gobernutik.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 25
Argazkia: LAB

Noaingo poligonoan dagoen Tasubinsa enpresak Sanfermin jaien bezperan jakinarazi zuen enpresa saldu egin behar zutela Ahotsa-info-k jaso duenez. Aldaketen berri e-postaz eman du, langileei zuzenean esan gabe, “gauez eta azpikeriaz” enpresa komitearen arabera, azkeneko momentuan eta irabazi gehiago ateratzeko intentzioarekin.

Lan baldintza negargarrietan ari dira bertako langileek eenpresa komitearen arabera: justifikatu gabeko aldi baterako kontratuak %60raino iristen dira, urtean ordu gehiegi eta sodata baxuak salatu dituzte.