argia.eus
INPRIMATU
Kerik gabeko gune gehiago egotea nahi du Eusko Jaurlaritzak
  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak sortu du Euskadiko Kerik gabeko Guneen Sarea. Erretzen duten herritarren kopuruak behera egitea nahi dute.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko ekainaren 28a
Argazkia: pxhere.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Euskadiko Kerik gabeko Guneen Sarearen sorkuntza iragarri zuen maiatzaren 31n, Tabakorik gabeko Munduko egunean. Aurten 144 gune izango dira, baina kopuruak gora egitea dago aurreikusita. Pixkanaka gune gehiago izango dira, udalerri eta mankomunitate gehiago sarean parte hartzen hasten direnean.

Sarearen helburu nagusiak dira jokabide osasungarriak sustatzea; tabakoaren eta nikotinaren arriskuen inguruan informatu eta sentsibilizatzeko lana bultzatzea; eta substantzia horren kontsumoa murriztea. Horrez gain, lortu nahi da "kontsumitzeari utzi nahi dioten erretzaile guztiei informazioa eta laguntza ematea, herritar guztiak tabakoaren keaz babestea eta herri eta hirietan ingurune garbiak, osasungarriak eta kerik gabekoak edukitzea".

Osakidetzak erretzeari uzteko eskaintzen dituen laguntzei buruz informazio gehiago hemen.