argia.eus
INPRIMATU
Kepa Arronategi larri gaixo dagoen presoa Euskal Herrira hurbilduko dute
  • Kepa Arronategi euskal presoa Almeriatik Euskal Herrira gerturatuko du Espainiako Gobernuak, EiTBk jakinarazi duenez.

ARGIA @argia 2018ko abuztuaren 30a
Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz 2017an egindako manifestazioa. (Argazkia: Dani Blanco)

Preso gernikarra gaixorik dago, eta Espainiako Gobernuak 'Macron bidea' erabiliko du hura Euskal Herriratzeko. EITBk dioenez, lehentasuna emango zaie gaixorik dauden eta odol deliturik ez duten eta zigorra betetzear duten presoei. Bestalde, Ibon Etxezarreta presoa "kartzelatik aterako omen dute aurki". 'Langraitz bidea' hartu zuen Etxezarretak, eta Zaballan dago gaur egun.