argia.eus
INPRIMATU
Kea darion erraustegia uda ostean jarri nahi dute guztiz martxan
  • Uda honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkari politikoek Zubietako erraustegira eginiko bisitan, aipatu tratamendu planta "uda ostean" guztiz martxan jarri nahi dutela iragarri zuten. Iazko azarotik ofizialki "probaldi fasean" dela diote, baina kea dario sarritan. Igande honetan bertan (abuztuak 30) ikusi ahal izan dugun moduan.

Usurbilgo Noaua @noaua 2020ko irailaren 02a
(Argazkia: Noaua)

"Uda ostean", orduan jarri nahi omen dute Zubietako erraustegia guztiz martxan. Uda honetan zehar hortxe proiektu honen sustatzaileek egin duten aurreikuspena. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) berri eman duenez, "uda ostean", egutegia eskutan iraila aldera martxan jarri nahi dute %100ean hondakinak errausteko azpiegitura. Gogoan izan, iazko azaroaz geroztik probaldi fasean da erraustegia. Sarritan kea dario halere, igande honetan bertan (abuztuak 30) ikusi ahal izan dugun moduan.

"GHK-k kontratu-bermeak egiaztatzea besterik ez da geratzen"

Azaroa amaieran abiaturiko probaldi fase honetan zehar, hilabeteotan sarritan ikusi da kea zeriola Zubietako erraustegia. Gogoan izan, "ofizialki" probaldi fasean dute Zubietako erraustegia, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) arabera, %80an dute martxan. "GHK-k kontratu-bermeak egiaztatzea besterik ez da geratzen, instalazioa emakidadunarekin onartutako eta hitzartutako zerbitzu-baldintzetan jartzen dela egiaztatzeko", Kontsortzioak ekainaren 17an adierazi duenez. Prozesu honek 10-12 iraun ditzakeela aurreikusten du eta horren ostean jarriko dute %100ean martxan. Egutegia eskutan, iraila aldera piztu dezakete guztiz, jada martxan duten Zubietako erraustegia.