argia.eus
INPRIMATU
Kazetaritzak bizikidetzan egin dezakeen ekarpenaz mahai-ingurua egingo du Foro Sozialak
  • Martxoaren 2an Teresa Todaren galderei erantzungo diete Iñaki Soto, Gorka Landaburu eta Danilo Albin kazetariek.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 02a

"Bizikidetza landuz" mahai-inguru zikloak lau esparru landuko ditu martxoan zehar, eta gaur arratsaldean egingo da lehena, kazetaritzari buruzkoa. Martxoaren 9koak eliza izango du ardatz, martxoaren 16koak kultura, eta 23koak eragile sozialak.

Arratsaldeko 18:30ean Kursaalen egingo den kazetaritzari buruzko mahai-ingurua online jarraitu daiteke, bideo honetan: