ARGIAko lantaldeak Donostiako epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin du asteazken goizean.
Bi ertzainek egindako hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik, hedabide honetako Lander Arbelaitz kazetariaren aurkako salaketa jarri dute eta asteazken honetan auzi horrekin lotuta lehen aldiz joan behar izan du Arbelaitzek deklaratzera.
“Informatzen jarraituko dugu, kazetaritza ez da delitua” idatzita zeukan pankartarekin elkarretaratzea egin dute ARGIAko lankideek Donostiako Egia auzoan dagoen epaitegiaren aurrean. Ez dira bakarrik egon, hainbat kazetarik, eragilek eta herritarrek egin dute bat elkarretaratzearekin, 50 lagunetik gorako taldea osatuz.
Auzi honen konponbide justu bakarra epaiketarik ez egitea dela adierazi du Mikel Garciak lantaldearen izenean.
"Epaiketarik ez izatea da konponbide justu bakarra".
— ARGIAk 100 urte (@argia) March 20, 2019
Argiako lantaldearen izenean hitz egin du @mikelgi kazetariak elkarretaratzea amaitzean#KazetaritzaEzDaDelitua pic.twitter.com/DZCZXnQmqo
Epaitegiaren atarian izan dira ARGIAri babesa adierazten Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi, Eleak-Libre mugimenduko Joseba Alvarez eta Zigor Etxaburua euskaltzalea, besteak beste.
"Zigorra baino saria eman beharko liokete Lander Arbelaitzi, kazetaritza egitea ezin baita inolaz ere delitu izan" @berria-ko zuzendari Martxelo Otamendiren hitzak epaitegi aurrean.#KazetaritzaEzDaDelitua pic.twitter.com/SrWsXAYl2v
— ARGIAk 100 urte (@argia) March 20, 2019
"Oinarrizko bi eskubide urratu ditu Ertzaintzak" @EleakMugimendua taldeko @JosebaAlvarez-en hitzak epaitegi aurrean.#KazetaritzaEzDaDelitua pic.twitter.com/C8bLkGclTR
— ARGIAk 100 urte (@argia) March 20, 2019
"Argiari eta orohar euskaraz bizi nahi dugunoi egindakoa autoritarismoa da"@ZEtxeburua euskaltzalea #KazetaritzaEzDaDelitua elkarretaratzean pic.twitter.com/3BSSczDha5
— ARGIAk 100 urte (@argia) March 20, 2019
“Utzi ARGIA bakean” eta “Euskal Herrian euskaraz” bezalako aldarrikapenak egin ondoren, epaitegira sartu aurretik, Arbelaitzek eskerrak eman dizkie euren babesa adierazi duten 400 pertsona eta eragileei. Sostengu hori jaso izana “ohore bat” dela azaldu du kazetari donostiarrak.
Horiekin batera, asteazken goizetik sare sozialen bidez hamaika erabiltzailek ere elkartasuna adierazi diote Arbelaitzi eta ARGIAri.
Gaur @argia ko @larbelaitz k joan beharko du epaitegira. Gu ezin joan konzentraziora, baina manifestazioan atera gara!
Kazetaritza delitua ez delako!
Biba zuek!💚💚 pic.twitter.com/L9T0gFWp6X
— Josebe Blanco (@hausnarrean) March 20, 2019
Hizkuntza eskubideen urraketaren berri emateagatik epaituko dute @larbelaitz Babesa eta besarkada bat @argia ko lagunei
— Mertxe Mugika (@MertxeMugika) March 20, 2019
Elkartasuna @argia -ri eta @larbelaitz -i. Kazetaritza ez da delitua! #UtziARGIAbakean https://t.co/0p7L0Rg1Ja
— EH Bildu Feminismoak (@feminismoak) March 20, 2019
🤐Minutu gutxi barru @argia-ko @larbelaitz Donostiako epaitegietan egon beharko da bere lana egiteagatik #kazetaritzaezdadelitua https://t.co/p7gBatpZ6X
— Hala Bedi (@halabedi) March 20, 2019
2019an, kazetari batek epaitegira joan behar du bere lana egiteagatik. Euskal Herrian. Animo eta elkartasun osoa @argia-ri eta @larbelaitz-i #kazetaritzaezdadelitua
— Jon O. Urain (@olano_urkia) March 20, 2019
Egun on! Hasteko eguna, besarkada handi bat bidali nahi diogu @argia.ko kazetaria den @larbelaitz.i. Gaur, Donostiako epaitegira joan behar du bere kazetari lana egiteagatik. #KazetaritzaEzDaDelitua! pic.twitter.com/aV2G9nmyPt
— Komite Internazionalistak (@Komiteak) March 20, 2019