Kazetariek bazekiten Garitanok euskaraz egingo zuela hasieran

  • Almeriako futbol taldea jarraitzen duten kazetariek bazekiten Garitano Eibarko entrenatzaileak euskaraz egingo zuela hasieran. Hala ere, keinuka hasi ziren. Entrenatzaileak prentsa aretoa utzi zuen.


2015eko apirilaren 27an - 11:25
Gaizka Garitanok lehentasuna ematen dio euskarari prentsaurreko guztietan.

Almeria-Eibar, Espainiako Lehen Mailako futbol partida Almerian. Ondoren prentsaurrekoa. Gaizka Garitano Eibarko entrenatzailea euskaraz hasi da erantzuten EITBko kazetariak euskaraz egindako galderari. Almeriako zenbait kazetari imintzioka hasi dira, urduri daude. Bigarren galdera euskaraz, eta Garitano berriz ere euskaraz erantzuten hasi da. Kazetariak haserre, eta orduan Garitanok gaztelaniaz: “Zerbait gertatzen al da?”, eta kazetari batek: “Bai, noski, ez dugu ulertzen”.

Garitanok aretoa utzi zuen, eta harekin batera alde egin zuten EITBko kazetariak eta Almeriako taldeko prentsa arduradunak. Prentsa arduradunak ondokoa esan zien kazetariei: “Almeriak sei urte daramatza Lehen Mailan eta Bartzelona etortzen denean lehenengo galderak katalanez egiten dira eta gero gaztelaniaz. Ez dakit zergatik egin dituzuen keinu horiek”.

Garitanok behin baino gehiagotan esan du, hedabideentzako adierazpenetan euskarari lehentasuna emango diola, eta partida ondorengo prentsaurrekoak euskaraz hasten ditu, Eibarren zein kanpoko futbol zelaietan. Almeriako kazetariek bazekiten lehenengo euskaraz egingo zuela, eta gero gaztelaniaz.

Almeriako futbol klubak barkamena eskatu du gertatutakoagatik, eta kazetariren batek ere bai.

ETBri eskaria euskaldunei erdaraz ez eginarazteko

Duela pare bat aste ETB2ri adierazpenak euskaraz egiteko ekimena Euskal Herri osora zabaldu zen. Gaizka Garitano ETB2rako euskaraz aritzen da, eta berak ere ekimena babestu du.

Almeriara joan beharrik ez dago horrelako gertaerak aurkitzeko. 2011n, Patxi Izko Osasunako presidentea haserretu egin zen Berriako kazetari batek entrenatzaileari euskaraz galdetu ziolako eta entrenatzaileak hizkuntza berean erantzun zuelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


2024-01-12 | ARGIA
Donostiako bi udal lanpostutan euskara eskatzea babestu du epai batek

Duela egun batzuk, Donostiako epaitegiko epaile batek Udaltzaingorako bi lanpostutarako euskararen B2 hizkuntza eskakizuna eskatzea baztertu zuen. Epaile berak, aldi honetan, Donostiako Udalaren erabakia babestu du, eta adierazi du Digitalizazio Kartografikoko bi udal... [+]


2023-11-02 | ARGIA
Eusko Legebiltzarrak bat egin du larunbateko Bilboko manifestazioarekin

Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste eragile ugarik datorren larunbatean Bilbon deituriko manifestazioarekin bat egin du Gasteizko Legebiltzarrak EH Bildu eta EAJren sostenguarekin.


EHEren Euskaltzale Independentisten Topaketak, urriaren 7an eta 8an Villabonan

Asteburuko egitaraua aurkeztu dute EHEko kideek. Besteak beste, sei tailer egingo dituzte bi txandatan, euskalgintzako pertsona esanguratsuekin.


2023-09-08 | ARGIA
EHEk, lehen aldiz, Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo ditu urrian

Topaketak urriaren 7an eta 8an Villabona-Amasan izango dira. Euskara eta independentzia ardatz hartuta, zenbait gairen inguruko hausnarketak egingo dituzte.


Iñigo Urrutia
“Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian”

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


2023-06-26 | Ilargi Manzanares
“Lanbide Heziketa Euskaraz” aldarria zabalduko dute ekainaren 28tik uztailaren 1era

Bizikletako martxak eta topaketak antolatu dituzte, euskarak Lanbide Heziketan duen presentziaren inguruan hausnartzeko eta aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adosteko.


Eguneraketa berriak daude