argia.eus
INPRIMATU
Kazetari kurdu bati lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Turkiako epaitegiek
  • Turkiako epaitegiek Mezopotamia Agency hedabideko Idris Sayılğan kazetaria lau urteko espetxearekin zigortu dute astelehenean.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2021eko otsailaren 03a
Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote kazetari honi.

"Legez kanpoko erakunde bati propaganda" egitea egotzita, lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Sayılğan-i, ANF agentzia kurduak jaso duenez.

Kazetaria ez zen bertan izan eta bere abokatuak bideokonferentzia bidez jarraitu zuen Istanbulgo epaitegian egin zen saioa.

Sayılğan kameralari lanetan aritzen da.