Daniel MC mossoak, Directa hedabideko kazetari Jesús Rodríguezen aurka "funtsik gabe" eta "haren segurtasuna erasotzeko" egin zuela ebatzi du Bartzelonako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJC), eta bi urteko espetxe zigorra berretsi du.
2016ko maiatzaren 25ean kolpatu zuen poliziak kazetaria, Banc Expropiat bezala ezaguna den Gràcia auzoko eraikinaren inguruan gertatutako liskarretan, ezer bortxazkoa edo erasokorra egiten ari ez zenean, epaiak berretsi duenez.
Hala, Auzitegiak bi urteko espetxe zigorra berretsi du Daniel MC Brigada Mugikorreko mossoarentzat, baita 7.265 euroko kalteordaina ere –eskuko hezur bat hautsi zion kazetariari–.