Maiatzaren Lehenean pertsona batzuek manifestari talde bat tirokatu zuten, eta bertan zegoen Francisca Sandoval kazetaria. Tiroz jo zuten, eta atzo hil egin zen ospitalean.
Señal 3 La Victoria Txileko hedabide independienteko Francisca Sandoval kazetaria ospitalean hil da bart. Maiatzaren Lehenean izan zen tirokatua, sindikatu baten protestaren inguruko informazioa ematen ari zela; gizon batzuk manifestariak tirokatzen hasi ziren, eta larriki zauritu zuten Sandoval.
Sandoval hil ostean, ehunka pertsona kalera atera ziren Santiagoko kaleetan, eta polizia haien aurka oldartu zen: kargez gain, ur-txorrotada kamioiez aldendu zituzten manifestariak. Honen aurrean, "Zer aldatu da? Ez da ezer aldatu" adierazi du Señal 3 La Victoria hedabideak sareetan.
36 urtean lehena
Txilen duela 36 urte hil zuten azkenekoz kazetari bat, Piocheten diktadura garaian. Sandoval tirokatu zuten egunean, Maiatzaren Lehenean, pertsona eta talde askok poliziaren konplizitatea salatu zuten; izan ere, tirokatua izan zen lekutik oso gertu zegoen polizia, eta adierazi dute ez zutela ezer egin hiltzaileak atxilotzeko.
Definitivamente nada ha cambiado pic.twitter.com/UxjAKbtgPJ
— Señal 3 La Victoria (@tv_piola) May 13, 2022