Jean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren Renaître fikziozko film labur dokumentalak irabazi du Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 57. edizioko sari nagusia.
Euskal Herriko zinemaren sari nagusia Isabel Herguera zuzendariaren Amore d'inverno lanak jaso du. Zortzi minutu baino pixka bat gehaigo irauten duen animaziozko lana da.
Zinema espainiarraren saria Xacio Bañoren Eco dokumentalak irabazi du.
Bruno Carboni zuzendariaren O teto sobre nós lana izan da garaile film latinoamerikarren artean.
30 herrialde, 65 film
Aurtengo Zinebi jaialdiaren Sail Ofizialean 30 herrialdetako 65 film lehiatu dira. Amaiera ekitaldia ostiral honetan izango da Arriaga antzokian 20:00etatik aurrera, Itziar Ituño aurkezle lanetan.
Sariak banatzeaz gain Aki Kaurismäki zuzendari finlandiarra omenduko dute Ohorezko Mikeldi sariarekin.