ELA

Katedra ez den “Confebask Katedra”

  • Pasa den maiatzaren 3an UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean “Lan-harreman eredu berriaren garapenerako Confebask Katedraren aurkezpena” egin zen, aldez aurretik dekanotzat irakasle eta ikasle bertaratzeko deialdia zehatza egin ondoren. Uztailaren 17an EHUren Uda Ikastaroetan “Confebask, EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearen artean eratu duten Unibertsitate/Enpresa Katedraren helburuak eta hauen azalpen eta testuingurua” landuko dela dio.


2018ko maiatzaren 14an - 08:23

Confebaskek bere dokumentuetan, egungo eredu antidemokratiko eta neoliberalari aurre egiten dioten sindikatu, gizarte mugimendu eta alderdi politikoak egiten dugun lanari aurre egiteko asmoz, berak landuriko Lan harremanetako eredua garatzeko irakaskuntza eta ikerketa ardatz izango dituen EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearekin adosturiko Katedraren sorrera eta egituraketa zehazten du.

Enpresarien Konfederazioak, baita Eusko Jaurlaritzak berak ere, mehatxu moduan ikusten ditu egungo stablishment, botere ekonomiko eta politikoak ezartzen ari diren eredu neoliberala zalantzan jartzen dituzten erakunde, eragile eta mugimendu sozialak.

"ELAri larria iruditzen zaio euskal unibertsitateek Confebasken helburu eta estrategia honekin bat egitea eta beraien talaia eskaintzea eskubide sozialak eta lan baldintzak txikitzen, prekarietatea areagotzen eta pobrezia zabaltzen ari den estrategia eta lan-harreman eredu bati"

Antolakuntza kolektiboa desegin eta enpresari eta langileen arteko harreman indibidual eta zuzena ezarri nahi dute. Hau da, partaidetza eta lan-harreman eredu berri baten diskurtso-mozorropean langileak beraien eskubide, interes eta aldarrikapenen inguruan antolatuko dituzten sindikatuak indargabetu nahi dituzte eta posible duten heinean paretik kendu. Helburu bera adierazi izan du Eusko Jaurlaritzak bai lan-harremanetarako baita jendarterako ere. Hau da, herritar eta gobernu erakundeen arteko norbanako harreman zuzenak inongo erakunde, eragile edo mugimendu sozialen bitartekaritza edo antolakuntzarik gabe.

Ikuspegi eta helburu hau enpresarien patronalaren nahietan ulergarria izan daitekeen arren, erabat onartezina gertatzen zaigu mandatari eta erakunde publikoen helburu moduan. Are larriagoa, krisiaren aitzakiapean oinarrizko eskubide eta lan eta bizi baldintzetan egiten ari diren triskantza kontuan izanik. 2009tik Hego Euskal Herriko BPG %16,3 (13.747 milioi €) hazi denean, baina aberastasunaren banaketan soldatek 5,1 puntu galdu dutenean, lan-baldintzetan prekarietatea areagotzen ari denean, egiten diren kontratu berri guztien %92 behin-behinekoak direnean, 3tik 1 lanaldi partzialekoa direnean (2tik 1 emakumeen kasuan), lan-kontratu berrien erdiak hilabete baino gutxiago irauten duenean (%13k astebete baino gutxiago) edo enplegua izan arren DSBE edo RGIa kobratzera kondenaturik dauden 12.000 langile daudenean.

ELAri larria iruditzen zaio euskal unibertsitateek Confebasken helburu eta estrategia honekin bat egitea eta beraien talaia eskaintzea eskubide sozialak eta lan baldintzak txikitzen, prekarietatea areagotzen eta pobrezia zabaltzen ari den estrategia eta lan-harreman eredu bati. Are larriagoa, EHU-k, unibertsitate publikoa den heinean, helburu hauekin bat egitea. “Katedra” honek klase-interes jakinak defendatzen ditu, eta EHU horiek bultzatzetik salbu egon beharko luke. Ez dago onartzerik euskal hezkuntza sistema publikoan enpresarien balio eta interesak hedatzea eta hezkuntza sistema hauen mesedetan jartzea. Hori da hain zuzen ere hezkuntzaren merkantilizazioak bilatzen duena eta ELAk behin eta berriro salatu duena. Hori izan da Bologna plana-ren helburu nagusienetarikoa: unibertsitatea merkatuaren eta enpresen interesen zerbitzura jartzea, horretarako curriculumak moldatuz, kapital pribatua unibertsitatearen egituraketan eta finantzazioan sartuz eta ondorioz graduak, masterrak, katedrak, ikerketak, bekak eta abar baldintzatuz.

ELAren ustez unibertsitateak gizarte demokratikoan pentsamendu kritikoari bidea ireki behar dio, eta zaindu egin behar du beregana prestakuntza jasotzera jotzen dutenek ez daitezen botere korporatiboaren esanetara egon.

"Are larriagoa, EHU-k, unibertsitate publikoa den heinean, helburu hauekin bat egitea.  'Katedra' honek klase-interes jakinak defendatzen ditu, eta EHU horiek bultzatzetik salbu egon beharko luke"

Deigarria da, ELAk “Confebask Katedra” salatu zuen egun berean, UPV/EHUk argitaraturiko oharrean “Katedra” hori gezurtatzea eta bera osatzen duten Fakultateek edo berak antolatzen dituen Udako Ikastaroek “Enpresa-Unibertsitate Katedra”, baita “Confebask Katedra” ere deitzea. Terminologia anbiguoa, edozein kasutan, unibertsitate baten ahotan eta oso nahasgarria unibertsitate katedra ez bada. Baina, ELArentzat bereziki kezkagarria da EHU-k Confebaskekin eratu duen “Katedra” horren inguruko informaziorik gizarteari eman ez izana, ez bere organoetan, ez unibertsitatearen Gizarte Kontseiluan ezta bere komunikazio bideetan ere. Eta argitaraturiko oharrean, “Confebask Katedra” “enpresa antolaketa batek sortutako entitatea dela” eta ez dagoela “EHUn txertatua edo atxikia” adierazteaz gain ez du “Katedra” honen inguruko inolako azalpenik eman.

Gaiak duen garrantzia eta larritasuna kontuan izanik, EHUri eskatzen diogu unibertsitatea osatzen dugun estamentu ezberdinei, gizarte eragileoi eta jendarte osoari Confebaskekin adostu duenaren inguruko informazioa eta xehetasunak ezagutaraztea.

Mikel Noval, ELAren Gizarte Politika arduraduna / Xabi Irastorza, ELAren ordezkaria UPV/EHUren Gizarte Kontseiluan

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ELA
2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


Arabako Foru Suhiltzaileek hiru asteko greba deitu dute

Eskakizun nagusienen artean plantilla handitzea, hitzarmen berri bat lortzea eta atseden egunak errespetatzea jaso dituzte ELAk eta LABek. Grebak ez du eragingo eguneroko suhiltzaileen zerbitzuan, baizik eta langileen atseden-egunetan bakarrik, Diario de Noticias de... [+]


Protesta egin dute Cementos Rezolako langileek, eta akordiorik ezean, greba mugagabea hasiko dute ostiralean

ELA eta LAB sindikatuek “erabat gaitzetsi” dute Añorgako Cementos Rezolak (egun, Heidelberg Materials) 56 langile kaleratzeko egindako proposamena.


Osakidetzaren irtenbide bakarra lanaldia luzatzea dela kritikatu dute ELA, LAB eta CCOOk

Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.


Errenteriako Iztieta osasun zentroko “egoera prekarioa” salatu du ELAk

Hemezortzi mediku beharrean hamabi daude eta sei erizainek hamabiren lana egiten dute. “Lan gainkarga eta agenda neurrigabea handitu” egin dira, sindikatuak ohartarazi duenez, eta murrizketa gehiago etor daitezke etorkizunean.


Murrizketak egingo dituzte udan Osakidetzaren lehen mailako arretako zentroen herenean

Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.

 

Nahiz eta trantsizio ekologikorik ez bideratu, Next Generation EU funtsak jasotzen dabiltza Euskal Herriko enpresa transnazional boteretsuenak

ELA sindikatuak galdeturik, OMAL Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak osatu du 69 orriko Europar Batasuna: Agenda oliba-berdea eta digitala enpresa transnazionalen zerbitzura. Next Generation EU funtsek Hego Euskal Herrian duten inpaktuaren azterketa (2020-2024) txosten... [+]


Bilbobuseko greba bertan behera, langileek aurrekoardioari baiezkoa emateko zain

Bilbobusen greba mugagabea "bertan behera" geratu da momentuz, UGT, CCOO eta USO sindikatuek aurreakordioa itxi ostean Biobiderekin, Bilboko Udalak zerbitzu publikoa eskaintzeko azpikontrataturiko enpresa. Langileek ostegunean batzarrean erabaki beharko dute adosturiko... [+]


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Asier Guerra Herrero, Cecosako langilea
“Eroskin higadura fisiko handia jasaten dugun langileontzat gutxieneko baldintzak lortu ditugu”

Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta... [+]


2024-01-04 | Jon Torner Zabala
Jende gutxiago dago langabezian, baina prekarietatea “pandemia” bilakatzen ari da

Hego Euskal Herrian, 2023ko abenduan urtebete lehenago baino 4.641 langabe gutxiago zegoela jakinarazi berri du Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak. Sindikatuek, dena den, datu horren itzalean dagoen errealitateaz ohartarazi dute. ELAk, adibidez, gogorarazi du lau lan... [+]


Eguneraketa berriak daude