argia.eus
INPRIMATU
Kataluniaren aurkako indarkeria
  • “Indarkeria baliatzeko gai denak, ikusi ahal izan dugun moduan, bere burua baliogabetu egiten du solaskide bezala, indarkeria horri uko egin bitartean bederen”.

Arturo Puente @apuente 2017ko urriaren 02a

Urteak beharko dira igande honetan gertatu dena guztiz ulertzeko, baina hobe dugu gaur bertatik ulertzen hastea. Estatu batek indar poliziala bidali du bere gutxiengo nazionaletako baten aurka, soilik bere autodeterminazioa bozkatu nahi zuelako. Eta egin du erabat kontziente izanik egiten zuenaz, gehiengo parlamentario eztabaidaezin eta transbertsalak babestuta, ondorioak bere eginez eta emaitzengatik harro.

Duela 40 urte frankismoa erori zenetik, Espainia, lurralde-osotasunari eusteko, ez da gai izan indarkeriaz besteko arrazoi bat aurkitzeko. Akordio konstituzionala, izan Euskadin edota Katalunian, nagusitasun militar, polizial eta juridikoak laburbiltzen du beti. Horri aurre egiteko, gutxiengo nazionalek ez dute beste biderik desberdinen arteko negoziazioari heltzea baino, alegia, inposizioa onartuta, edo hausturaren bitartez.