argia.eus
INPRIMATU
Katalunian gabonetako loteria propioa edukiko dute
  • Kataluniak bere gabonetako “gordo” propioa edukiko du aurten. La “Grossa” izena jarri diote. Ideia erabat garatua dago, eta sustatzaileek esan dutenez jadanik jarri dira kontaktuan loteri berria merkaturatuko duten saltzaile eta arduradunekin.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko abuztuaren 08a
Dezimoak irailetik aurrera erosi ahalko dira. Argazkia: elpais

Dezimoa bost euroren truke. Generalitatearen helburua Espainiako loteriek sortzen dituzten irabazien zati bat erakartzea izango da. Dezimoak irailetik aurrera erosi ahalko dira eta zozketa abenduaren 31n egingo da, Espainiako Gabonetako Loteriaren eta Haurraren Loteriaren artean.

Kataluniako El Periodicoren arabera, gabonetako loteriaren zozketa antolatzeko aukera legearen barruan dago. Edozein autonomia erkidegok antolatu lezake horrelako zozketa bat. Katalunian izango da lehena.