argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako prozesuaren erantzuleetako bat izatea leporatu diote Mediaproren sortzaileari
  • Jaume Roures Mediapro komunikazio taldearen sortzaileak Madrilgo Auzitegi Nagusian deklaratu beharko du, Kataluniako prozesua zuzentzen duen “batzorde buruaren” parte izatea egotzita. Urriaren 1eko erreferendumaren erantzuleak deklaratzera eramango dituen auzi berean sartu du Guardia Zibilak.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 15
Jaume Roures, Mediapro komunikazio taldearen sortzailea (Arg: eldiario.es)

Josep Maria Jové presidenteordetzako idazkari nagusiaren bi dei eta Oriol Soler enpresariaren beste bat atzeman ditu Guardia Zibilak, eta horiek erabili ditu Roures akusatzeko frogatzat.

Guardia Zibilak atzemandako Jové eta Solerren arteko dei batean, Soler enpresariak aipatzen du “Rouresekin hitz egin” behar dutela “guztia kontrolatuta izateko”.

Dei horien harira, Guardia Zibilak esan du Roures “mezu indepententista hedatzeko elementu garrantzitsua” dela.