Bartzelonako Hauteskunde-batzordeak Kataluniako hedabide publikoei debekatu die “erbestea” eta “preso politikoak” definizioak erabiltzea hauteskunde konpainian, hala jardutea alderdi independentisten mesederako delakoan. Espainiako Hauteskunde Batzordea harago joan da eta zigorra eskatu du martxoaren 16an “Autodeterminazioa ez da delitua” lelopean Madrilen antolatutako manifestazioaren harira TV3ek egin zuen lanagatik.
Hauteskunde Batzordearen arabera, “erbestea” edo “preso politikoak” moduko hitzak hauteskundeetara aurkeztu diren zenbait alderdik darabilten hizkuntzaren parte dira, eta horregatik, “neultratasun informatiboaren oinarrietatik” ez aldentzeko eskatu die Kataluniako hedabide publikoei.
Hitzez hitz hala dio hauteskunde batzordeak :"Kataluniako hedabide publikoei (CCMA) eskatzen diegu nahasmena eragin dezaketen adierazpideak ez erabiltzea, matxinada ala fondo publikoak bidegabe erabiltzearen gisako delitu larriengatik akusatutakoak, justiziatik ihesi daudenak edota gure zuzenbide estatu sozial eta demokratikoen araberako lege demogratikoen arabera ikertuak edo epaituak izaten ari diren pertsonak aipatzean”.
Batzordeak dio Kataluniako preso politikoak ez daudela kartzelan haien ideiengatik eta “ez dela egia Belgikan erbestean den gobernu katalanik dagoenik”.
Madrilen, martxoaren 16an milaka lagun elkartu zituen "L'autodeterminació no és delicte, democràcia és decidir" manifestazioaren harira ere abezpena kaleratu du Espainiako Hauteskunde Batzordeak. TV3-k manifestazioaz egindako lanagatik zigorra eskatu du: egun horretan egindako bi orduko jarraipena konpentsatu beharko du beste bi ordu eskainiz manifestazioan izan ez ziren eta Kongresuan ordezkapenik duten alderdiei buruzko beste lan batekin.
Ciudadanos alderdi unionistaren eskariz etorri da Hauteskunde Batzordearen ebazpen hau.
Torra zentsuraz mintzo
Generalitateko presidente Quim Torra Espainiako Estatuaren aurka egin du TV3-i ezarritako "zentsura neurriak" salatzeko. Espainiari egotzi zaio estatu autoritarioa izatea.
L'absència d'imparcialitat de la Junta Electoral els porta a dictar els continguts dels mitjans públics fora de campanya electoral. Un estat autoritari que s’exhibeix amb tot l’impudor de la censura com a bandera. Tot el suport a TV3 i a la llibertat d'expressió i d'informació! https://t.co/L0TABeMJLN
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) March 28, 2019
Hauteskunde Batzordearen ebazpena: