Atzo eguerdian Bartzelonako Juan Carlos I Hotelean bilkura zuten Kataluniako PPko arduradun eta kargu publikoek, A9aren aurrean jarrera tinkoa erakutsi eta aurrera begira soberanismoari eskua luzatzeko asmoz. Asmoak asmo, ekitaldia ez zen batere alaia izan, batetik buruzagi eta alderdikide gutxi zirelako eta, bestetik, Espainiako Gobernuak eta Mariano Rajoyk abandonatu izanaren sentipena zelako nagusi.
La Vanguardiako Iñaki Ellakuríak kontatzen du gertatutakoa kronika honetan eta berak azaltzen duenez, Kataluniako PPk uste du Rajoyk eta Masek akordioa egin zutela atzoko galdeketa arazorik gabe egin zedin.
Hilabeteetan kontsulta ez zela egingo errepikatu du Rajoyk eta normaltasunez egin da, nahiz eta Konstituzio Auzitegiak berau bertan behera utzi duen. Fiskaltzak ezer egin ez duelako ere kexu ziren PPko buruzagiak eta haietako batek hala laburbiltzen zuen alderdiaren egoera: “Gertatzen ari denak oso ukitua uzten du alderdia Katalunian, oso gaitza da gureei azaltzea Gobernuak ez duela legea betearazten eta Mas azkenean berearekin ateratzen dela”.
Informazio gehiago:
Katalunia independentziarantz, kanal tematikoa. Bertan albiste eta analisi guztiak bilduta topatuko dituzue.
Nola irakurri behar da partehartzea?
Mas: "Erantzuleen bila badabil fiskaltza, begira nazala, ni naiz"
Junquerasek "independentzia lortzeko" hauteskunde aurreratuak eskatu ditu
David Fernàndez: "Ez dago auzitegirik inongo herriren askatasunaren gainetik"
Kataluniako PP haserre Rajoyrekin, kontsulta egiten utzi duelako
EAJk eta EH Bilduk agerraldi bateratua egin dute Bartzelonan
Kataluniako kontsulta iruditan
Botoa eman duten pertsona ezagun batzuk
Espainiako gobernuak dio ez diela "inongo baliorik" ematen A9ko partehartze datuei
"Independentziaren kostua, Espainiako jarreraren araberakoa izango da"