argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako lehen Atez Ateko bilketaren 18. urteurrena ospatuko dute
  • Hondakinen Atez Ateko bilketa (Porta a Porta katalaneraz) Katalunian adin nagusitasunera iritsi dela eta, 18. urteurreneko ospakizuna antolatu dute Tiana herrian ekainaren 5erako.

Zero Zabor @zero_zabor 2018ko maiatzaren 25
Tiana herriko arduradun bat hondakin bilketa sistema erakusten kanpotarrei.

Atez Atekoan ari diren herrien elkarteak zabaldu duenez, sistema berria Tianan estreinatu eta hilabete gutxiren bueltan Riudecanyes eta Tonan ere abiatu zutenetik gaur arteko 18 urteotan egindako bidea baloratu eta ospatuko dute lehen aldiz ezarri zen herrian bertan. Sistema hobetzeko zenbait herri aitzindari egiten ari diren berrikuntzak ere aurkeztuko dituzte, tartean sortzez besteko ordainketa (Pagament per Generaciò). Bartzelona hiriburuan Sarria auzoan aurten bertan ezarri denetik egin duen bidea ere azalduko dute. 

Italian hondakin bilketa klasiko bihurtua den Atez Atekoa 2000.ean iritsi zen Kataluniara, hemen ziento bat herritara zabaldu ahala sistemak leku hartu zuen Balerar Uharteetan ere eta Euskal Herrian lehenbizikoz bederatzi urte beranduago estreinatu zen Usurbilen, 2009ko martxoan, urte beteren bueltan Hernani, Antzuola eta Oñatin ere sartzeko.