argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako Legebiltzarrak araudia aldatuko du deskonexio legea onartzeko
  • Kataluniako Legebiltzarreko mahaiak instituzioaren araudia aldatzea onartu du irakurketa bakarreko mekanismoa txertatzeko. Aldaketa horri esker deskonexio legea onartu ahal izango dute.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko martxoaren 07a
Kataluniako legebiltzarra.

Irakurketa bakarraren mekanismoarekin, parlamentuko talde batek lege proposamen bat aurkeztu dezake, eta eguneko gai-zerrenda momentuan aldatu. Lege proposamen horrek ez du inongo batzordetik pasa beharko eta ezingo zaizkio zuzenketak egin. Hala, egun bakarrean onartu daiteke lege bat. Orain arte, salbuespenezko neurri hori gobernuaren esku edo legebiltzarreko talde guztien adostasunaren menpe zegoen.

Mekanismo horrekin Junts pel Sí eta CUPek adostutako deskonexio legea onartu ahal izango dute, eta Auzitegi Konstituzionalaren betoa saihestu.

Junts pel Síren bozeramaile Jordi Turullek esan du ezohiko egoera dela hori, eta ondorioz ezohiko neurriak hartu dituztela.