argia.eus
INPRIMATU
Zarzuelak aitortu du Kataluniako prozesuak eragina izan duela abdikazioan
  • “Udazken zaila” datorrela ikusita abdikatu zuen astelehenean Espainiako erregeak. Haren aholkulariek azaldu dituzte erabakiaren kausak ostegunean.

ARGIA @argia 2014ko ekainaren 05
Kataluniako Diadaren aurretik abdikatzea komeni zela adierazi dute Zarzuelako bozeramaileek. Irudian Felipe Borboikoa 2013ko apirilean, herritarrek bandera independentista erakusten dioten bitartean (argazkia: Martinoticias.com)

Kataluniako Diadak independentismoari eman diezaiokeen hauspoa aipatu dute abdikazioaren kausen artean. Irailaren 11tik aurrera sortuko diren mugimenduak aurreikusita, koroa urte amaieran aldatu ordez, abdikazioa azkartzea erabaki zutela irakur daiteke El Periodico de Catalunyan.

Espainiako errege etxeko bozeramaileari galdetu diote Artur Mas Kataluniako presidentea koroatze ekitaldira ez joateak kezka eragingo ote lukeen, baita zer iritzi duten Borboiek CiU abdikazio legean abstenitzeaz. Zarzuelako bozeramaileek ez dute iritzirik eman gai horiei buruz.