Espanya contra Catalunya sinposioan “bazterketa, gorrotoa eta biolentzia” sustatzearen delitua egon daitekeela uste dute. Kataluniako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari salaketa igorri diote.
Kataluniako Historia Garaikideko Zentroak 1714tik hona Espainiak Kataluniari egin dizkion irain eta erasoak aztertzeko antolaturiko sinposioaren kontra gero eta gorrorago ari dira sektore espainolistak. UPyD alderdiak iragarri du fiskaltzaren aurrean salatuko duela ekitaldia; bere ustez programako (pdf) hainbat izenburu delitu izan daitezke, kode penalaren arabera “bazterketa, gorrotoa eta biolentzia” sustatzeagatik, eta 3 urte arteko kartzela zigorra jaso dezakete antolatzaileek. PPk eta Ciutadansek bat egin dute salaketarekin.
Sinposioaren beraren izenburua, (Espanya contra Catalunya, una mirada histórica. 1714-2014), polemika iturri izan zen. Josep Fontana historialari prestigiotsuak (LARRUNeko 172. zenbakian elkarrizketa egin genion) izenburua “probokatzailea eta zoritxarrekoa” izan zitekeela esan zuen, baina era berean konferentzien zorroztasunean “konfiantza” zuela azaldu zuen. Berak emango du sinposioa inauguratzeko hitzaldia.
Sinposioaren aurkezpen ofiziala herenegun izan zen. Kataluniako Historia Garaikideko Zentroaren presidente Jaume Soberquèsek adierazi zuen txosten sakona egiten ari direla azken 300 urteetan Katalunia kaltetu duten Espainiako boterearen erabaki guztiak zerrendatzeko: “Demoledorea izango da”, esan dio Vilaweb atariari.
Nolanahi ere, sinposioak erreakzio politiko ugari sortu ditu. El País egunkariak La historia como arma izeneko editoriala eskaini dio gaur gaiari. Bere esanetan sinposioak “kobertura ematen dio independentismotik operazioa hasi dutenei, Espainia aurkezteko Kataluniak jasan ditzakeen kalte guztien enkarnazio moduan”. Bestalde, García-Margallo Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak esan du “historiaren ageriko faltsifikazioa” dela.
García-Margalloren hitzei erantzunez, Twitterren #EspanyaContraCatalunya etiketa erabiltzen ari dira, katalan hizkuntzaren kontra edo Kataluniaren kontra Espainiako agintariek egindakoak azaltzeko:
Espanya contra Catalunya??? SÍ, #EspanyaContraCatalunya Bombardejos sobre Barcelona per l'exèrcit espanyol: pic.twitter.com/X06OHcWZx0
— FREE CATALONIA ||*|| (@CatalanNation) December 11, 2013
Sinposioa abenduaren 12an hasiko da, ostiralarekin, eta 14a arte iraungo du. ARGIAko kolaboratzaile Patxi Larrionek bertatik bertara jarraituko ditu bere blogea han esandakoak eta aurrekronika idatzi du: Katalunia 1714-2014.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.