argia.eus
INPRIMATU
Carme Forcadell, auzitegi batean deklaratuko duen Kataluniako Parlamentuko lehen presidentea
  • Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek, desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzita Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratuko du gaur. Hainbat hautetsi eta herritarrek babestuta joan da epaitegira.

ARGIA @argia 2016ko abenduaren 16a
Kataluniako hainbat alkaterekin batera, Carles Puigdemont presidenteak, Artur Mas presidente ohiak eta Junts pel Sí, CUP eta Catalunya Sí que es Pot alderdietako ordezkariek ere babestu dute Forcadell. / Vilaweb.cat

Kataluniako Legebiltzarrean prozesu subiranistarako bide orria eztabaidatu eta bozkatzea ez zuelako galarazi zigortu dezakete Forcadell, eta kargua betetzeko gaitasunik gabe utzi. Bera da tribunal batean deklaratuko duen Kataluniako Parlamentuko lehen presidentea, Alex Moldes eta Gerard Pruna kazetariek Ara agerkarian nabarmendu duten moduan.

Forcadell goizeko zazpiak aldera heldu da Parlamentura. Ordubete geroago abiatu da auzitegirantz / Celia Atset (Ara.cat)