Espainiako Konstituzio Auzitegiak kontsulta alternatiboa ere debekatu arren, Generalitateak aurrera jarraituko du. Presidentziako kontseilari Francesc Homsek iragarri du: "Dena prest dago azaroaren 9rako eta gobernuak prozesu parte hartzailea mantenduko du".
Espainiako gobernuaren aurka Auzitegi Gorenean salaketa jarriko dutela adierazi du Homsek.
"Artur Masek Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionaleko kideak deitu ditu, orain bat eginda egoteko unea delako eta denok batera egin dezagun Kataluniak etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidearen egikaritzera dagoen bidea".
Kataluniako gobernuaren erantzuna jakin eta minutu gutxira, Ara es l'ora ekimenak lehen mailako politikariak eta herritarrak ateratzen diren bideo hau sareratu du, non bozkatzera joango direla adierazten duten.