argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako galdeketarekin lotutako ekitaldia saboteatzen ahalegindu da eskuin muturra Madrilen
  • Falangista talde bat azaroaren 9aren harira Públicok Madrilen antolatutako ekimen bat saboteatzen ahalegindu da. Joan Tardà (ERC), Ferran Pedret (PSC), Joan Coscubiela (ICV), David Fernàndez (CUP), Gerardo Pisarello (Guanyem) eta Beatriz Rilova (Podemos) zeuden besteak beste ekitaldian.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 04a
Eskuin muturreko talde bat Madrilen, A-9ko galdeketaren harira egindako ekitaldian. (Argazkia: @jnavarroigarcia)

Falangistak aretora sartu dira eta iskanbila une batzuen ondoren, aretotik bota dituzte. Hala ere, Joan Tardàk hitza hartu duen unean beste eskuin muturreko beste talde bat igo da agertokira. Tentsio une batzuen ondoren, ekitaldiarekin jarraitu ahal izan dute.