argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako erreferendumean herritarren aurka kargatzea agindu zuten polizia-buru guztiak inputatuta
  • Catalunya Ràdio-k aditzera eman duenez, 2017ko urriaren 1ean herritarren aurka kargatzea agindu zuten polizia-buru guztiak inputatuak izan dira.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 06a

2017ko urriaren 1ean milaka herritar jazarriak izan ziren Bartzelonan,  erreferendumaren zioz. Orain arte operatiboa zuzendu zuten polizia-buru batzuk baino ez zeuden inputatuta, orain baina, Bartzelonako 7. Instrukzio Epaitegiak adierazi duenez, Espainiako Nazionaleko zortzi inspektore buru inputatuak izan dira.

Kargen ardura zehatz-mehatz norena izan zen argitu ez bada ere, epaitegiak polizia-buru guztiak deklaratzera deitu ditu, baita agenteek jaso zituzten ordenuak ikertzeko agindua eman ere.

Giza Eskubideen Defentsarako Zentroaren arabera, polizia-buru guztiak inputatua izatea “aldaketa handia” da. Zuzenbide penalean abokatu aditu Anaïs Franquesaren iritziz, bozkatzeko antolatu ziren hogeita zazpi zentroetan bortizkeria erabiltzea agindu zuten arduradun nagusiek  deklaratu behako dute.