argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako CCOOk eta UGTk erabakitze eskubidearen alde egin dute
  • UGT eta CCOO sindikatuetako estatu mailako agintariak Kataluniako independentziaren aurka agertu dira. Laster erantzun diete haien sindikatuek Kataluniatik.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko irailaren 22a
Joan Carles Gallego Kataluniako CCOOko burua. Joan Carles Gallego Kataluniako CCOOko burua.

Kataluniako UGTk eta CCOOk, aldiz, haien sindikatuek esandakoei erantzun diete eta Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen alde daudela azpimarratu dute.

Fernandez Toxo Espainiako CCOOko buruzagiaren esanetan, Kataluniaren independentziak ez du inongo “abantailarik”, aitzitik, bere ustez “desabantailak “ besterik ez ditu. Candido Méndez UGTko zuzendariak ere argi utzi du ez dagoela Kataluniako independentziaren alde. Buruzagi bien esanetan, Konstituzioaren erreforma ezinbestekoa litzateke “trenen talka” saihesteko.

Kataluniako CCOOk aditzera eman duenez, CCOO erakunde konfederala da eta bere estatutu eta ahotsak ditu, eta argi dute “erabateko konpromisoa” dutela Kataluniako erabakitze eskubidearekin.

Kataluniako UGTk ere agiria plazaratu du eta  “Katalunia bere herritarrek nahi dutena” izango dela zehaztu du:  “Erabakitzeko eskubidea lehen mailako eskubidea da”.