argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako Auzitegi Nagusiak Quim Torra ezgaitu nahi du, Europak Junquerasen alde egin ondoren
Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko abenduaren 20a
Irudia: Eljueves.es

Kataluniako hedabideek bi aste zeramatzaten Quim Torra presidentaren desobedientzia-kasuari buruzko epaiaren zain. Ez zen izan ostegunera arte gertatu: Europako Justizia Auzitegiak Kataluniako presidenteorde ohi Oriol Junquerasi buruzko iritzia eman eta bi ordu geroago, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bere erabakia jakinarazi zuen.

Presidentea hamazortzi hilabetez ezgaitzea ebatzi dute epaileek. Hauteskunde Batzorde Nagusiaren aginduaren aurka, Generalitateko Palauko fatxadan dagoen preso politikoei buruzko pankarta ez erretiratzea desobedientzia-delitu bat dela adierazi dute. Torrak esan du Auzitegi Gorenak berretsi ostean ebazpena, Generalitateko Parlamentaren esku utziko duela bere kargua: "Ez nau auzitegi politiko batek ezgaituko, Parlamentak bakarrik ezgaitu nazake".