Irailaren 3an aurkeztuko dute Katalina de Erauso pastorala, haren sorterrian, Donostian. Makean, 140 herritarren parte-hartzearekin estreinatuko dute kabalkada-antzerkia abuztuaren 28an.
Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko da Maite Berrogainek idatzitako Pastorala. Irailaren 10ean Donibane Garazin izango da ikusgai.
Makean, Lapurdin, kabalkada-antzerkiak dantza eta kantuak uztartuko ditu. Jostakin antzerki-taldeak martxan jarritako egitasmoak 12 eta 70 urte bitarteko 80 herritar bildu ditu ikuskizunean. Beste 50 makear baino gehiago arduratuko dira antolakuntzaz. Kazeta.eus-ek zabaldu du Kanaldudek egindako erreportajea.