Real Madrileko atezain Kiko Casillari katalanez erantzuteko aukera ukatu dio futbol taldeko prentsa arduradunak, Catalunya Radioko kazetari batek katalanez itaundu ostean.
Real Madrilek gaztelania ez beste hizkuntza batzuetan erantzuteko aukera ahalbidetzen die beste jokalari batzuei: ingelesa, portugesa eta frantsesa tartean. Zinedine Zidanek, gaztelaniaz hitz egiteko gai den arren, frantsesez erantzuten du sarritan, igandean bertan azkenekoz.
Gisako gertakaria behin baino gehiagotan errepikatu da Espainiako futbol ligan. Aurreko denboraldian pertsona bat kexuka hasi zen Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaile ohiak kazetari euskaldun bati euskaraz erantzun zionean; prentsaurrekotik alde egitea erabaki zuen Garitanok.
Barkamena
Prentsa arduradunak katalanez erantzutea galarazi ostean, Kiko Casillak barkamena eskatu zion Sebas Guim Catalunya Radioko kazetariari, berak azaldu duenez.
Bideo honetan ikus daiteke gertaturikoa: