argia.eus
INPRIMATU
Katalanen kontuak
Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2013ko otsailaren 05

 

2013ko urtarrilak 30, asteazkena. La Vanguardia egunkaria, gaztelaniaz, monarkikoa, kontserbadorea. 23. orrialdean, Opinión atalak badu azpiatal bikoitz bat: El lector expone eta galdetzaileari erantzunez gai horri dagokion arduradunen bati egunkariko kazetariek arduradunari eskatu dioten La respuesta.

Egun honetakoan Agustín Bas Serra batek Bartzelonatik bidalitako galderak izenburutzat Un radar inexistente” darama. Hasten da: “En la autopista C-33 de Barcelona a Girona, al poco de salir de la ciudad, hay una limitación de velocidad de 120 km/h y, a los pocos metros…“. Gaztelaniaz.

Lau hatz beherago, La respuestak lerroburuetan dio: “Reubicació del radar“. Ez, reubicació horri ez zaio azkeneko n-rik galdu, katalana da nabarmen. Horren ostean, Juan Aregio Director del Servei Català de Trànsit omen denaren arrapostua: “El Servei Català de Trànsit (SCT) va reubicar al setembre del 2011 el radar situat a l’autopista C-33 entre les poblacions  de Barcelona i Montcada i Reixac, concretament al punt quilomètric 82,4 sentit sortida…

Posible ote litzateke horrelakorik gertatzea Euskal Herrian? Nafartarrak eta Xilabakoak ez bezala normalizazio bidean goazen EAEko bi egunkari nagusi monarkiko kontserbadoreetako batek ere onartuko zuen erantzun hori? Zein administraziotako zein arduradun ausartuko litzateke horrelakorik egitera? Norengana joko luke gure Agustín Bas Serra giputz edo bizkaitarrak?  Zer erantzungo ote lioke Arartekoak?

Oharra: Artikulu hau Pello Zubiriaren Xehe blogetik hartua da.