argia.eus
INPRIMATU
Katalanaren bilakaera posible kezkagarria, zorrotz aztertuta
  • Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta "kezkagarria bezain ekintzarako akuilu" deritzo, datu sendo eta ugarietan oinarritutako azterketa dela. Azterketa horren puntuz puntukako egin eta argitaratu du Amonarrizek, eta hona dakargu laburpenaren testua.

Sustatu 2024ko irailaren 03a
Balearretan hizkuntzaren defentsan egindako mobilizazietako bat apirilean.

Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian

(bidegurutze, edo inflexio-puntu, gure itzulpen aukerak, zuen gusturako)

1. Katalana, XXI. mendeko galesa?

Bi hizkuntzon (eta euskararen) antzekotasunak: hizkuntza minorizatuak dira. Menperakuntza politikoa eta hizkuntzaren jazarpena bizi izan dute eta dute. Industria-iraultza gertatu da bietan.

  • Hizkuntzaren minorizazioa indartu zuten kanpo-migrazioak izan dira. Elebakarren desagerpena.
  • Bertako hiztunak gutxiengo bilakatzea.
  • Bertako hizkuntzaren ohiko erabiltzaileen kopuruaren murrizketa.

2. Zenbatek hitz egiten du katalanez?

Herrialde katalanetako biztanleak: 14 milioi inguru eta hitz egin dezaketenak, 10 (%71). Hiztun errealak (ohiko erabiltzaileak; katalana nagusiki edo katalana eta beste bat): 6 milioi inguru (%43).

Lehen aldiz historian, gutxiengoa dira katalanaren ohiko erabiltzaileak.

 

 

 

Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian liburuaren azala.

 

 

 

3. Zuloz beteriko lurraldea

Katalanaren erabilera minoritarioa da eremurik populatuenetan. Biztanleen % 30 baino gutxiago 3 hiriburu historikoetan: Bartzelona, Valentzia eta Palma (EHan bezala).

Katalanen erdiak hizkuntza minoritarioa den inguruetan bizi dira. Katalana nagusi den herrietan ere, gaztelania nagusi den auzoak aurki genitzake. Herrialde katalanetan ez dago 50.000 biztanletik gorako herririk non katalan-hiztunak % 60 baino gehiago diren.

4. Lurraldearen galera

30 urte barru, katalana desagertu daiteke edo guztiz bazterrekoa izan honako eremuetan: Ipar-Katalunia, L'Alguer, Ribagorza, Eivissa, Formentera eta eskualde hauek: Alacantí, Baix Vinalopó eta Vinalopó Mitjà.

5. Atzerakada erabileran

Katalan-hiztunen portzentajearen jaitsieraren arrazoiak: katalan-hiztunen zahartzea (jaiotze- tasa baxua), etorkinen kopuru gero eta handiagoa eta jokaera erdalduna hartzen ari diren gazteak.

Bartzelonan, bere burua katalan-hiztuntzat dauka 65etik gorakoen % 52k, baina 15-34 urte artekoen % 28k besterik ez.

6. Hizkuntza itzalia

Duela 30 urtetik katalana ez da hizkuntzarik erabiliena Herrialde Katalanetan. Mendetako hizkuntza-zapalkuntzaren eraginez hiztunek barneratu dute arazoak ekiditeko hobe dela ez erabiltzea leku batzuetan edo pertsona jakin batzuekin. Hori dela eta, gaur egun, kalean edo leku publikoetan katalana entzutea zailagoa da. Dakiten guztiek konplexurik gabe erabiliko balute gehiago entzungo litzateke. Egoera honek, beste hizkuntzen hiztunen artean sortzen duen sentsazioa da, katalana gero eta gutxiago egiten dela eta ikasteak ez duela merezi (Euskaldunoi hau guztia ezaguna egiten zaigu, ezta?).

7. Hizkuntzaren familia-transmisioa

Indartsu dago katalanaren eremu gehienean.

Ahultzen ari da Aragoiko Zerrendan eta hiri hauetan: Castelló, Valentzia, Elx eta Alacant. la guztiz etenda dago Ipar-Katalunian eta L'Alguerren.

8. Transmisioaren beste aspektuak

Familia mistoetan katalanaren transmisioa asko aldatzen da lekuaren arabera. Fenomeno berri kezkagarria: gurasoengandik katalana jaso arren, gurasoei, anaia-arrebei edo kideei erdaraz egiten dieten gazteak.

  • Datu ona. Baleareetan familia mistoen % 60k transmititzen die katalana seme-alabei.
  • Datu txarra (2020). Bartzelonako gazteen hizkuntza ezagutza. Ondo dakite: Gaztelania (% 92), Ingelesa (% 58), katalana (% 53).

9. Inmigrazioak handituko al du katalan hiztunen kopurua?

Etorkinak Herrialde katalanetako herena baino gehiago dira. Nahiz eta asko handitu den katalanez ulertu edo hitz egiten dakiten beste hizkuntzetako hiztunen kopurua, katalan hiztunen kopurua gutxi handitu da, eta aitzitik, gaztelania hiztunena bai.

Lehen hizkuntza gisa gaztelania duten DBH4ko ikasleen % 1,9k bakarrik hitz egin ohi du katalanez.

Beste hizkuntzaren bat dutenen artean ehuneko hori % 8,4ra igotzen da.

10. Independentziak ez ditu arazo guztiak konpontzen

Antzeko egoerak ezagutu dituzten Europako herri batzuk independentzia lortu zuten XX. mendean eta lagungarria gertatu zaie arazook gainditzeko. Hala ere, irlanderaren kasuak frogatzen du ez dela aski: hizkuntza politika egokia eta engaiatutako herria ere behar dira. Europako 100.000 hiztun azpiko 16 hizkuntzetatik 14 mende honetan desager daitezke. Milioia bitarteko beste 22etatik, 2 arrisku larrian daude, eta beste 12tan transmisioa ahul dago eta estatu-hizkuntzek ordezka ditzakete. 38 hizkuntza horietatik 3 bakarrik dira ofizialak (maltera, islandiera eta irlandera) estatu independenteak direlako.

11. Etorkizuneko eskenategiak XXI. mendeari begira

50 urte barru katalan hiztunak % 20-25 izan daitezke, egungo joerak eteten ez badira. Zenbat izango dira katalan hiztunak 2075. urtean? 3 hipotesi:

  • Altua: % 40-45 (7-7,5 milioi);
  • Ertaina: % 20-25 (4,5-5 milioi);
  • Baxua: % 10-15 (2,5-3 milioi).

Ez dakigu etorkizuna nolako izango den baina ekidin behar duguna da katalana baztergarrria eta ez beharrezkoa izatea Herrialde Katalanetan.

Erabileraren hedadurak, batez ere, beharretik eta hizkuntzaren konnotazio kultural eta sozialetik etorri beharko luke. Katalanaren ahozko erabilera sustatzeko oinarrizko aspektuak: beti eta nonahi erabiltzea, publikoarekin harremana duten lanpostuak, irakaskuntzan murgiltze-eredua, sare sozialak eta ikus-entzunezkoak eta hizkuntza-araudia betearaztea.

Gaiari serio heltzeko garaia da, egungo ordezkapen-prozesuak oso azkarrak direlako. 2080rako geratzen diren bi belaunaldietan, gure hizkuntza ordezkatua izan daiteke.