Kaskagorrik agiria atera du, adieraziz Eusko Gaztediren bertsioa "lau haizetara zabaldutako gezurrez beteriko komunikatua" dela. Kaskagorriren irudia zikintzeko helburua duela salatu du gazte konpartsak.
Ustezko erasoa gertatutako unean, konpartsako kide guztiak txosna barruan zeudela baieztatu dute, Marijaiari agurra egiten, eta inork ez zuela gertakariaren berririk izan.
Eraso mota guztien aurrean dituzten protokolo eta neurriekin, gertakariren bat izannez gero, hura geldituko zutela adierazi dute. Bertan zeuden bolondresek ez zuten ezer ikusi Kaskagorriren arabera, eta erasoa Arriaga atzekaldean –Kaskagorriren txosna den gunean– gertatu izana zalantzan jarri dute.
EGIk berak, erasotzailea bilbotarra ez dela esan du, eta beraz afera Kaskagorrirekin nahastea "kalumnia" gisa hartu dute. Hedabideek eman dioten sinesgarritasuna ere salatu dute.