Bilboko festetan antolatutako Kaskaerrepresaliatuen omenaldia ekimena dela-eta, Kaskagorri konpartsako kide batek eta Gaztesarea.net atariko beste batek (bigarren horrek www.kaskagorri.org webgunea Gaztesareako zerbitzarian dagoelako) Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten atzo. Bi gazteek ez zieten epailearen galderei erantzun, eta kargurik gabe libre geratu ziren. Hala ere, Ismael Moreno epaileak Kaskagorri eta Gaztesarea ikertzeko agindu dio Guardia Zibilari. Bi talde horien aurkako salaketa Dignidad y Justicia elkarteak jarri zuen.
- Kaskagorri eta Gaztesarea.net Audientzia Nazionalean deituta daude (2007-10-23)