argia.eus
INPRIMATU
Kashbad: ikusmina sortu duen itzulera
  • 90. hamarkadan Oreretan sortutako Kashbad taldeak itzuli eginen dela iragarri du hainbat urte jo gabe egon ondoren. Facebookeko orrialdean jakinarazi dutenez, abesti berriak prestatzen ari dira.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2014ko urtarrilaren 24a
Kashbadeko taldekideak Oreretako entsegu lokalean 2007ko urrian. (Argazkia: Koldo Otamendi, "Kojo")

Haiekin hitz egin dugu telefonoz baina “oraindik ezin dugu asko aurreratu” erantzun digute. Martxan direla eta maiatzean disko berriarekin bueltatuko direla jakinarazi dute. Bestalde, “itzuleraren iragarpenak sortu duen espektatibarekin” harrituta daudela gaineratu dute.

Sorkun Rubio abeslariak gidatutako taldeak hiru disko kaleratu zituen:  Kashbad (Esan Ozenki, 1996), Distantzia (Esan Ozenki, 1997) eta Hesiak (Esan Ozenki, 1999).

1999ko martxoan, hirugarren diskoa prestatzen ari zirela, Gorka Lazkano baxujolea espetxeratu zuten. Aurrera egin zuen taldeak, baina handik gutxira zazpi urteko ibilbidearen ondoren taldea uztea erabaki zuten proiektu berriei ekiteko. Taldekide bakoitzak bere bidea hartu zuen; Sorkun, esaterako, bakarlari bezala hasi zen.

2007an hiru zuzeneko eskaintzeko elkartu ziren Bilboko Kafe Antzokian, Errenteriako Zumardian eta Gasteizko Gaztetxean. Behin betiko agurra izanen zela zirudien arren, berriro elkartzeko asmoa agertu dute.

Hainbat abesti ezagun utzi dituzte haien ibilbidean zehar:

 

Hegaz (Kashbad, 1996)

 

Ni izateko (Kashbad, 1996)

 

Oinutsik (Hesiak, 1999)

 

Egunsenti izartsua (Kashbad, 1996)