argia.eus
INPRIMATU
Joana Haranburu, 'Xixtor'-en alaba
“Kartzelatik aterako da baina ez da pertsona arrunta bezala biziko, gure etxea du kartzela berria, ingurumen ederrarekin”
  • Azaro bukaeran, azken 30 urtetan presondegian den Frederic Xistor Haranburu etxera itzultzen ahalko da. Hirugarren baldintzapeko eskaera onartu dio Parisko Dei auzitegiak asteartean.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2020ko urriaren 28a
Joana Haranbururekin mintzatu dira Euskal Irratietan.

Senperera itzultzen ahalko da beraz euskal presoa, baina 8 urtez baldintza zorrotzak segitu beharko ditu eta eskumuturra atxiki beharko du ere urte ta erdiz.

Urriaren 27 honetan, hirugarren baldintzapeko askatasun eskaerari baiezkoa eman dio Parisko Dei auzitegiak. Maritxu Paulus Basurco bere abokatuak azpimarratu duen bezala, etxera itzuliko da bainan baldintza zorrotzekin.

Euskal presoaren alaba Joana Haranbururekin mintzatu da Arantxa Idiederren Goiz Berrin.