argia.eus
INPRIMATU
Kartzelan sartu dute sexu erasoak egitea leporatzen dioten Donostiako tatuatzailea
  • Ostegun goizean bigarrenez instrukzio epailearen aurrean deklaratu ostean, honek erabaki du hainbat laguni sexu erasoak egiteagatik salatua izan den Donostiako tatuatzailea espetxeratzea.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 08a
(Irudia: EiTB)

Asteazkenean igaro zen lehen aldiz epailearen aurretik, baina honek atxilotzea luzatu zuen, ikerketarekin jarraitzeko.

Orain arte, gutxienez hamabost pertsonen salaketa jaso du gizonak –ostegunean bertan egin da publiko hamabosgarrena–, bere lanbideaz aprobetxatuta estudioan egindako sexu erasoak tarteko. Joan den astean egin ziren ezagun lehen kasuak eta herritarren nahiz mugimendu feministaren protesten ondoren, astelehenean atxilotu zuen Donostiako Udaltzaingoak.