argia.eus
INPRIMATU
Karmele Solagurenen omenezko oroigarria ipintzeko kanpaina abiatu dute BaraƱainen
  • Dispertsioaren ondorioz hil zen Solaguren, 2004an, Alcala Mecoko espetxera zihoala semeari bisitan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko ekainaren 01a
Karmele gogoan ekimenak eskainitako prentsaurrekoa. / @karmelegog

Espetxe politikak hil zuen Solaguren. Eta oroitarriak hala jaso dezan dute xede Barañaingo herritarrek. Aitortzak eta oroigarriak irudikatuko dutena aitatu dute aldeko kanpaina hasi dutenek, prentsaurreko baten bidez.

"Dispertsioaren amaiera eskatzen duen herria. Bere historia gordetzen duen herria etorkizuna guztion artean eraikitzeko". Hori izanen da Barañain errekonozimendua lortuta, bultzatzaileen hitzetan.

Altzairuzko egitura bat da sortu dutena. Solagurenen ingerada ikus daiteke erdian, hutsuneak beteta. Testua ere txertatu diote irudiari: "Barañaingo bizilaguna den Karmele Solaguren Goikoetxea 1947ko martxoaren 10an sortu eta 2004ko abenduaren 6an hil zen, Estatu espainolaren dispertsio politikaren ondorioz. Hutsune amaigabeak oroimena bete dezala".

Herritarren hauspo ekonomikoa ere behar dute oroigarriaren sustatzaileek, eta horretarako kontu korronte zenbaki bat zabaldu dute: ES17 3035 0229 36 2291058708 kontu zenbakia (Laboral kutxa).

Era berean, karmelegogoan@gmail.com helbidean herritarren atxikimenduak jasotzen ari dira, eta irailean kaleratuko dituzte.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra