2004an kotxe istripuz hil zen Solaguren 500 kilometrotara preso zegoen bere semea bisitatzera zihonean. Karmele Gogoan herri ekimenak Nafarroako Parlamentuak, presoen sakabanaketaren aurka egindako adierazpena txalotu eta azken istripua salatu du.
Karmele Solaguren Barañaingo bizilaguna "erabaki politiko baten ondorioz hil zela aitor dadin ozen eta garbi " esateko otsailaren 18an 19:00etan Barañaingo Auditorioan ekitaldia bat eginen da. "Gertatutakoaren aitortza aldarrikatzeko herri oihua izango" dela aurreratu dute.
"Oroimenetik aitortzara – Karmele Gogoan" lelo izanen duen ekitaldian, estilo ezberdinetako musika ikuskizun oso ezberdinak ikusteko aukera izanen da. Ska, klasikoa eta bertsoak nahastuko dira, dantza modernoa eta antzezpen ezberdinekin.
"Sakabanaketaren aurka dauden herri sektore politiko, kultural, sozial edo sindikal guztiei Barañainera etortzeko deia egiten diegu. Txikitasunetik handitasunera ematen direlako pauso sendoenak", azpimarratu dute Karmele Gogoan ekimenako partaideak.
Sakabanaketa politikaren ondorioz, iragan urtarrilaren 23an Olga Comes presoaren lagunek Leonen izan zuten ezbeharra ekarri dute gogora, espetxe politikaren ondorioak oraindikan ere pairatzen direla azpimarratzeko. Ildo berean, urtarrilaren 25ean Nafarroako Parlamentuak, presoen sakabanaketaren aurka egindako adierazpena txalotu nahi izan dute. "Espetxe politika honen aurka dagoen jendartearen gehiengoak oraingoan bai isla izan du Nafar instituzio honetan horrek euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko bidean beste pauso bat suposatzen duelarik.
Eta hau, herriak egin dituen hamaika mobilizazio eta adierazpen ezberdinen ondorio zuzena da eta aurrerantzean ere herritarren aktibaziotik etorriko dira beste pauso batzuk".
Oharra: Albiste hau Ahotsa.info-tik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.
Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]
Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]
34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]
Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.
Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.
Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.
Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.
Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.
Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.