Karmele Gogoan herri ekimena: “Aitortza eta heriotzaren zergatiak barneratzea nahi dugu, zauriak sendatzen dituen eta etorkizuneko gaitzak saihesteko ariketa moduan”.
Karmele Solaguren Goikoetxearen omenez egindako ekitaldia egin zuten Barañaingo Auditorioan. Memoriatik aitortzara salto egiteko momentua dela azpimarratu dute Karmele Gogoan herri ekimenetik: “Aitortza eta heriotzaren zergatiak barneratzea nahi dugu, zauriak sendatzen dituen eta etorkizuneko gaitzak saihesteko ariketa moduan”.
600 pertsona baino gehiagok Karmele Gogoan herri ekimenak prestatutako omenaldi hunkigarria ikusteko aukera izan zuten. Musika, dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoak oinarri, herritar ezberdinek Karmele Solagureni omenaldia egin nahi izan zioten ekitaldian.
1981ean Barañain herri independente moduan jaio zenetik, 2003an Karmele Solagurenen semea, Ekain Guerra Solaguren preso hartu zuten arteko errepaso historiko batekin eman zioten hasiera ekitaldiari. Ekitaldian zehar, dispertsioaz mintzatzen diren momentuak antzeztu zituzten Imanol Sucino, Oier Zuñiga eta Javier Esteban aktoreek. Horretaz gain, Barañaingo musika taldeetako kideek Solagurenen omenez egindako abestia entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek, besteak beste.
Garbiñe Ura eta Iñaki Urdiain herriko preso politiko ohiek kartzela barruko esperientziak partekatu zituzten. Era berean, Rosa Martin eta Maria Angeles Etayo, Barañaingo bi preso politiko ohien gurasoek, urtetan zehar dispertsioak eragindako bidaien inguruko haien esperientzia kontatu zuten.
Hiru ahotsetara abestutako aurresku batekin dispertsioak hildako 16 biktimei omenaldia egin zieten. Ekitaldiaren amaieran, Karmele Gogoan ekimeneko kideek Solagurenen omenezko monolito bat herrian jartzea helburu duen ekimen baten berri eman zuten: “Guztioi dagokigu monolitoa zutik jartzea. Egiarengatik, gertatu zenaren aitortzarengatik eta justiziagatik. Gaurtik aurrera Karmeleri monolito bat, hutsune amaigabeak oroimena bete dezan”.
Karmele Solaguren Goikoetxea, bilbotarra jaiotzez, Barañaingo herri mugimenduan sutsuki ibilitako emakumea zen. 1988-1991 bitarte Barañaingo Udalean Herri Batasunako zinegotzi izandakoa, Egin egunkarirako korrespontsal moduan lan egin zuen. 2003an Ekain Guerra bere semea atxilotu eta Alcalá Mecoko espetxean gartzelaratu zuten. 2004ko abenduaren 6an, beren semea ikustera zihoazela, Karmele Solagurenek eta Jose Luis Guerrak kotxe istripu bat izan zuten. Jose Luis Guerra zauritu eta Karmele Solaguren hil zuen dispertsioak eragindako istripu horrek.
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.
Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]
Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]
34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]
Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.
Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.
Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.
Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.
Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.
Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.