Karlos Zurutuza ARGIAko kolaboratzailea eta Borja Portuondo Lekeition saritu dituzte

  • Larunbat arratsean Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilerako sari banaketa izan zen. Bi izan dira dokumental profesionalen alorrean irabazleak: ARGIAko kolaboratzaile Karlos Zurutuzak eta Borja Portuondok ekoitzitako Irakeko kurduak, bizitza bazterbidean lana eta Jon Garañoren Asamara.

    Karlos Zurutuzari elkarrizketa egin diogu dokumentalaren nondik norakoez.

    Nola sortu zen dokumental hau egiteko ideia?

    Kurdistanen hainbatetan izana naiz, eta bidai horietako askoren fruitua ARGIAn bertan argitaratu izan dugu. 2007an, Borja Portuondo, Urtzi Urrutikoetxea eta hiruok Kaukasora bidaia egin genuen, eta lehen aldiz kamara munduarekin izan nuen harremana. Iaz pentsatu genuen Hego Kurdistanera bidaia egitea, eta Borjari ideia ona iruditu zitzaion aurretik eginda zegoen lana bideoan jasotzea.


2009ko azaroaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Borja Portuondo eta Karlos Zurutuza

Zenbat denbora egin zenuten han?

Joan aurretik kontaktuak lotu eta hilabete egin genuen “jo-ta-fuego”. Gutxi da, baina pentsa istorio horiek urteetan egindako lanaren fruitua direla.

Erraz ikusten den dokumentala da...

Puskaka doan dokumentala da. Bertakoek beren historia konta dezatela saiatzen naiz beti, eta orain ere gauza bera egin dugu, beren testigantza ezberdinak eman ditzaten saiatu.

Amaieran esperantza islatzen duzue...

Duintasun handia duen herria topatu dut han izan naizen guztietan. Edozein egoerari aurre egiteko prest dagoen herria. Errefuxiatu gune bateko umeekin amaitu dugu dokumentala. Kanpin dendetan bizi den komunitatea, Irakera errefuxiatu joan den komunitatea –horrek dena esaten du–, eta hala ere, dantzan ikusten dira, txukun-txukun jantzita. Sekulako duintasuna dute.

Zer iruditu zaio paperean lan egitera ohituta dagoen kazetari bati, dokumentalgintzan aritzea?

Formatua ikaragarri gustatu zait, oso konpletoa. Nik ez dut neure burua dokumentalistatzat ikusten, eta garbi utzi nahi nuke Borja Portuondo eta bion lana izan dela. Nere iritziz, egun dokumentalistek betetzen dute mediaren hutsunea, eta adibiderik garbiena Afghanistangoa da. Han zenbait kontu dokumentalistek bakarrik kubritzen dituzte, hedabideek utzitako zuloa betez.

Lekeition ikusterik izan ez dutenek, beste aukerarik izango al dute Irakeko kurduak, bizitza bazterbidean ikusteko?

Asmoa istorio hau zabaltzea da. Kultur-etxeetan eskaintzen ari gara, guretzat oso pozgarria baita jendeari hango egoera helaraztea.

Lehen dokumentala egin, eta lehen saria! Ikus-entzunezkoetara salto egiteko tentaziorik?

Jakina. Urtarrilean berriro goaz hara. Irakeko hauteskundeak direla eta dokumental ezberdin bat egitea da asmoa, osatuagoa. Freelance baten etorkizuna ikus-entzunezkotan dagoela iruditzen zait.

[Bestalde, amateurren sailean aurkeztutako Iban Gorritiren Kantatzen ez duen herria, herri hila da filma izan da lehiaketa osoko irabazlea. Argumentuzko lanetan, Nahikari Beltzaren Azkena, Segundo film laburrak irabazi du amateurren mailan, eta epaimahaiak ez du profesionalen artean saririk eman. Sormenezko filmetan, Aitor Zugadiren Nola egin beldurrezko peli bat izan da amateur onena, eta David Zabala eta Paul Urkijoren Kristal kolpatuak, Governors taldea profesional onena].


Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude