Sevillako 3. epaitegiak baldintzapeko askatasuna agindu du pasa den ostegunean Bilboko Plaza Barrian egindako erasoaren egilearentzat. "Gorroto delitu zantzuak" ikusi ditu epaileak. Bideoan barrezka agertzen den gizona eta bideoaren egilea ere libre daude karguekin.
Manuel Herrera izeneko gizonezkoak aurrekariak dituenez –lesioak eta bideko-segurtasun-arauak haustea–, sare sozialetan parte hartzea debekatu dio epaileak eta hilabetean bitan agertu beharko du epaitegian. Beste kasu baten harira, aurretik debekatuta du Sevillara hurbiltzea eta beraz Sevillatik alde egin beharko du. Bilboko 9. Instrukzio Epaitegiak epaituko du kasua.
Aurretik erasoa jaso izana alegatu du
"Egindakoa gaizki egon zela" aitortu badu ere erasotzaileak, salatu du kafea hartzen ari zen herritarrak aurretik berari egin ziola eraso. "Ni naiz Gabilondo, espainol zikina, alde hemendik" esan ziola deklaratu du.
Epaitegitik irtetean han bilduta ziren kazetarien aurka jo du erasotzaileak oldarkor, ostikoa jotzeko keinua eta mehatxua egin die telebistetako kamaralariei.
Sare sozialetan zabaldutako bideo honen bitartez atxilotu dute Supporters Gol ultra taldeko kidea.
Recibo este vídeo de "Supporters en Bilbao". Hacía tiempo que no veía nada más lamentable. No quiero ultras así. "De mi equipo". Nunca. Asco pic.twitter.com/Movpaih5Ja
— Clara Sanz (@claras26) April 27, 2017