Paninik merkaturatu dituen kromoen poltsak hamar euroko prezioa du eta albuma osatzeak 600 eta 800 euro arteko gastua dauka.
Multinazional italiarra da Panini, 120 herrialdeetan banatuta dago eta mila langile baino gehiago ditu. Futbolarien kromoak plazaratu ditu oraingoan, bildumaren izena ‘Premium Oro’ da eta hamar euroko prezioa du hamalau kromo dakartzan poltsak.
Lehen hezkuntzako klaseetan euforia handia sortu du eta kromoen erosketa etengabea da haur zein gurasoen artean.
Internet bidez ere salgai jarri ditu kromoak Paninik, hiru euro gehiago ordaindu behar dira eta zazpi euro bidalketa gastuagatik.