argia.eus
INPRIMATU
Kanpezuko Guardia Zibilaren kuarteletik Espainiako bandera lapurtu du Ernaik
  • Urriaren 12aren karietara Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeak Kanpezuko (Araba) Guardia Zibilaren koarteletik Espainiako bandera lapurtu zuen. Ekintzan parte hartu zuten gazteek bertako harresian "Ez zaituztegu onartzen" idatzi zuten.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 13a
Argazkia: Ernai

Gauez egin zuten ekintza hainbat gaztek, Ernaik Twitterren jarritako beheko bideoan ikus litekeen bezala. "Ez zaituztegu onartzen" leloarekin, halaber, pintaketa egin zuten kuartelaren harresian eta gorriz margotu zuten fatxada. Aipatu leloarekin eta "Ezer ospatzekorik ez" aldarrikatuz, astelehen honetan Sortuk eta Ernaik Euskal Herri osoan egin zituzten ekintzak eta ekitaldiak.