argia.eus
INPRIMATU
Kanpaldia hasi dute Gasteizko udaletxe aurrean GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, txosnaren auzia dela eta irtenbidea eskatzeko
  • Gasteizko GKS-k eta Etxebizitza Sindikatuak kanpaldia hasi dute udaletxearen aurrean, Plaza Berrian, txosnetako "beto politikoa" salatu eta Udalari aterabide bat exijitzeko. Poliziak itxi egin du plaza.

Hala Bedi @halabedi 2023ko maiatzaren 05a

Bertso-poteoa antolatu dute ostegunean Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, salatzeko "Txosna Batzordeak eta ezker abertzaleak ukatu egin diela txosna jartzeko eskubidea".

Horren ostean, arratsaldeko 20:00ak aldera, kanpaldia hasi dute udaletxearen aurrean, Plaza Berrian, Udalari, hura arduraduntzat duten heinean, irtenbide bat exijitzeko. Espazio publikoa erabiltzeko eskubidea eskatzen dute txosna jartzeko.

Dozenaka lagun elkartu dira Plaza Berrian kanpadendekin, gaua pasatzeko asmoz. Esan dute ez direla mugituko soluzio bat eman arte.

Ertzaintza bertaratu da. Lehenik, eragileek sare sozialetan zabaldu dutenez, Desgaraian musika taldeak kontzertu akustikoa eman du plazan, eta Poliziak identifikatu egin ditu musikariak.

Ondoren, plaza osoa itxi du Ertzaintzak.