Ekainaren 9tik 11ra kanpaldia egingo dute Elizondoko plazan, Aroztegiako Komantxeak plataformak deituta, Lekarozen egin nahi duten proiektu urbanistikoaren aurka protesta egiteko.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, ekintza ugari izango dira kanpaldiak iraungo duen bitartean: hitzaldiak, eztabaidak, musika, besta… baita protesta ere.
Baztanen eztabaida publiko handia sortu duen proiektu urbanistikoa gelditzea da kanpaldiaren helburua.
Proiektu polemikoa
UPN Nafarroako Gobernuan agintzen ari zen garaian onartutako hirigintza plana dago auziaren iturburuan: proiektuak herritar askoren aurkakotasuna zeukan, baina Nafarroako Gobernu berriak harekin aurrera egitea erabaki zuen.
Geroztik gaiari buruzko eztabaida publikoak ez du etenik izan, “Zementuak desadostasuna ekarri du baztanera” izenburudun erreportajean kontatu genuen moduan.